Humanitate digitalak (HD) konputazioa, teknologia digitalak eta gizarte-zientziak batzen dituen esparru akademiko bat da. Gizarte Zientzietan baliabide digitalen erabilera sistematikoa eta euren aplikazioaren inguruko ondorioak aztertzen ditu[1][2]. Ikasketa-prozesu akademikoaren barnean ikerketa, irakaskuntza eta argitaratze-prozesuan konputazioarekin lotutako kolaborazio-tresna eta diziplinartekoak barneratzen ditu. Tresna eta metodo digitalak gizarte-zientzien ikasketara ekartzen ditu, onartuz hitz idatzia jada ez dela ezagutzaren sorrera eta sakabanatze medio nagusia[3].
Aplikazio eta teknika berriak sortuz eta erabiliz, HDen barruan ikerketa eta ikasketa modu berriak erabiltzen dira, aldi berean honek ondare kulturalean eta kultura digitalean duen inpaktua ikertuz eta kritikatuz[2].Beraz, HDk bi norabideko harremana sortzen dute humanitateen eta erabiltzen den teknologiaren artean: akademikoki erabiltzen da teknologia humanitateen ikasketa eta ikerketan, eta teknologia hori ikerketa esparrua da ere gizarte-zientzien ikuspegitik. Askotan, aldi berean gertatzen dira bi prozesuak.[4]