Hunald II.a Akitaniakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
768 - 769 ← Waifer Akitaniakoa - Karloman I.a →
768 - 769 ← Waifer Akitaniakoa - Lope II.a Gaskoiniakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | VIII. mendea | ||||
Heriotza | ezezaguna ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Waifer Akitaniakoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata |
Hunaldo Akitaniakoa edo Hunaldo II.a (baita Hunoald, Hunuald, Chunoald, Chunold, Hunold, edo Hunaud ere) 768 eta 769 urteen artean Baskonia eta Akitania dukerriko dukea izan zen. Ziur asko, Waifer dukearen semea izango zen, 768an Pepin Laburraren aginduz hil zutena. Pepin hil ondoren dukerriaren jabetza aldarrikatu zuen, baina haren seme zaharrenak, Karlomagnok, zanpatu zuen haren matxinada. Hunaldok Baskoniako dukerrira ihes egin zuen, baina harrapatu eta Karlomagnoren esku utzi zuten. Harrezkero, ez dugu haren berririk izan.