Hutsegite Moduen eta haien Eraginen Analisia

Hutsegite Moduen eta haien Eraginen Analisia, HMEA[1], (ingelesez: Failure Mode and Effects Analysis, FMEA) sistema bateko hutsegite potentzialak antzemateko edota analizatzeko erabiltzen den prozedura bat da. [2]

Manufaktura-enpresek prozedura hau hainbat bizi-ziklotan erabili ohi dute beraien sistema edo produktuen hutsegite potentzialak antzemateko edo hutsegite izan daitezkeenak analizatzeko. Berriki, zerbitzuen industrian ere erabiltzen hasia da. Diseinu-prozesuetako edozein errore izan daiteke hutsegiteen jatorria; bereziki, kontsumitzaileei eragiten diotenak eta hutsegite potentzial edo erreal izan daitezkeenak.

  1. Jose Alberto Eguren Egiguren: Prozesuko HMEA. ELHUYAR edizioak[Betiko hautsitako esteka]
  2. https://web.archive.org/web/20151206103309/http://www.npd-solutions.com/fmea.html, 2015ean kontsultatua

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne