Hypnos monopterygius | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Torpediniformes |
Familia | Hypnidae |
Generoa | Hypnos |
Espeziea | Hypnos monopterygius |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Hypnos monopterygius Hypnos generoko arraina da. Ikaraio espezie bat da, Australian bakarrik bizi dena, kostako uretan ohikoa 80 metroko sakonera baino gutxiago duten lekuetan. Espezie monotipiko edo bakarra da bere genero eta familian.[2] Aditu batzuen ustetan ez da familia bat baizik eta Torpedinidae familiaren barnean dagoen subfamilia, Hypninae izenekoa.[3].
Hegats pektoralak oso handiak ditu, eta isatsa oso laburra. Beste hegats guztiak (dortsalak eta kaudalak) atzealdean ditu, eta horregatik udare forma oso berezia du. Marroia da goiko aldean, eta begi txikiak ditu.