I, Tonya (euskaraz Ni neu, Tonya) 2017ko Craig Gillespie australiar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Gidoia Steven Rogersek idatzi zuen, eta Tonya Harding patinatzaile artistikoaren bizitza eta 1994an bere lehiakide zen Nancy Kerrigan-ek jasan zuen erasoa kontatzen du. Margot Robbie, Sebastian Stan, Allison Janney, Julianne Nicholson, Caitlin Carver eta Bobby Cannavale aktoreek antzeztu zuten.