I Love You Phillip Morris, euskaraz Maite Zaitut Phillip Morris, 2009ko John Requa eta Glenn Ficarra estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko drama film bat da. Steve McVickerren I Love You Phillip Morris: A True Story of Life, Love, and Prison Breaks (Maite Zaitut Phillip Morris: Bizitza, Maitasuna eta Espetxe Ihesaldi Baten Benetako Istorioa) liburuan eta Steven Jay Russell iruzurgilearen bizitzan oinarritua dago. Jim Carrey, Ewan McGregor, Rodrigo Santoro, Antoni Corone eta Leslie Mann aktoreek antzeztu zuten.