IKEA | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | furniture store chain (en) ![]() |
Jarduera sektorea | manufaktura, diseinua eta Txikizkaria |
Jarduera | |
Ekoizpena | ready-to-assemble furniture (en) ![]() ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1943ko uztailaren 28a 1943 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Älmhult (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
IKEA suediar jatorriko korporazio multinazional bat da, egoitza nagusia Herbehereetan duena. Salneurri baxuko pakete lauko altzari, lastaira, etxetresna elektriko eta etxeko objektuak ekoizten eta saltzen dihardu. Småland (Suedia) probintzian eratu zuen 1943. urtean Ingvar Kampradek. Suediako Älmhult hirian eraiki zen IKEAren lehen denda. 2015erako, 28 herrialdetan 328 denda zituen irekita, eta 155.000 enplegatu; horiek horrela, negozio-eskoletan aztertzen hasi ziren IKEAk mundu osoan izandako arrakasta.
IKEA enpresa Stichting INGKA fundazioak kontrolatzen du; irabazi asmorik gabeko eta karga fiskal txikiko ongintzazko fundazio bat da, eta Herbehereetan du egoitza. IKEAren jabetza intelektuala, berriz, egoitza Liechtensteingo zerga paradisuan duten bi fundaziok kontrolatzen dute: Inter IKEA eta Interogo fundazioek, alegia.
IKEA hitza Ingvar Kamprad sortzailearen inizialek (IK) osatzen dute. Horri Elmtaryden eta Agunnaryden izenen lehen letrak gehitu zitzaizkion: sortzailea bera hazi zen baserria eta herrixka baitira, hurrenez hurren.