Ibaiondo Gasteizko auzo bati ematen zaion izena da. Izatez, ez da ageri auzo gisa Udalaren auzoen zerrendan. Etxebizitza bakarreko bi etxadik osatzen dute auzoa, hiriaren iparraldean. Horietako bat, mendebalderago dagoena, ofizialki Sansomendi auzoko barrutian dago, eta bestea Arriaga-Lakua auzokoan.