Ibn Khaldun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tunis, 1332ko maiatzaren 27a |
Heriotza | Kairo, 1406ko martxoaren 17a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ez-Zitouna University (en) |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, historialaria, epailea, autobiografialaria, soziologoa, ekonomialaria, filosofoa, politikaria, idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Ibn Khaldun (arabieraz: ابن خلدون, Ibn Ḫaldūn; izen osoa: Abū Zayd ‘Abdu r-Raḥman bin Muḥammad bin Khaldūn Al-Hadrami; arabieraz: ولي الدين عبد الرحمن ابن محمد بن محمد بن أبي بكر محمد بن الحسن, Walī ad-Dīn ʿAbd ar-Raḥmān ibn Muḥammad ibn Muḥammad ibn Abī Bakr Muḥammad ibn al-Ḥasan) (Tunis, 1332ko maiatzaren 27a- Kairo, 1406ko martxoaren 17a) Ifrikija eskualdeko historialari, filosofo eta politikari bat izan zen, jatorria Al-Andalusen zuena.
Historiografia modernoaren eta soziologiaren nahiz ekonomiaren sortzaileetako bat izan zen.[1] Bere lan nagusia Muqaddima izenekoa da (arabieraz: المقدمة, Al-muqaddima, «Aitzinsolasak»), izatez beste lan zabalago baten sarrera dena, Kitab al-ibar edo Ebidentziaren liburua, arabiarren, persiarren eta berbereen egunen aztarna eta gertakarien eta haien garaikide ahaltsuen erregistroa; historia unibertsal bat da, bereziki arreta jartzen duena berbere nomaden gertakarietan eta haien bizimodu urbanoarekiko harremanetan.[2]
Alderdi soziologikoari dagokionez, azpimarratzekoa da nola deskribatzen duen populazio nomada kementsuak sedentarismora eramaten dituen prozesua. Denboraren poderioz, nomada izaera hori galtzen dute, eta prozesua ziklikoki errepikatzen da, bizitza urbanoak erakarritako beste nomada batzuekin.
Ibn Khaldunek krisia eta aldaketa egiaztatzen ditu, horren azalpen arrazionala bilatzen du aristotelismoaren barruan, ezaugarri partekatuetan oinarritutako sailkapenaren bidez, eta giza zibilizazioaren azterketan aplikatzen du.
Ekonomiaren arloan, merkatuen dinamika eta biztanleriaren, prezioaren, irabazien eta kapitalaren eraketaren kontzeptuak aztertzen ditu.