Idazkera kuneiformea arrasto arkeologikoak dituen idazkera motarik zaharrena dela onartuta dago (hala ere, berriki eginiko indusketetan, ustez idazkera zaharragoakoak dira Antzinako Egipton aurkitu diren taulatxo batzuk, datu hori baieztatzeke badago ere). Sumertarrek K.a. IV. milurtekoaren amaieran sortu zuten, piktograma sistematzat. Denbora aurrera joan ahala, irudikapen piktorikoak sinpleagoak eta abstraktuagoak bihurtu ziren, idazkera kuneiformea eratu arte.
Sumeriera, akadiera, elamitera, hititera eta lubitera idazteko egokitu zen eta antzinako persiera eta ugariteraren alfabetoen abiapuntua izan zen.