Ideia (antzinako grezieraz: ἰδέα, eidon, ‘ikusi nuen’) gauza baten irudikapen abstraktu eta orokorra da, gogoak edo adimenak eratua[1]. Terminologia filosofikoaren arabera lau ikuspegitik aztertu daiteke[2]:
Logika: kontzeptuaren baliokidea da, esanahia duena.
Ontologia: benetako munduan existitzen den material baten baliokidea da.
Psikologia: irudikapen mental subjektiboaren baliokidea da.
Ideia terminoa aipatu zuen lehendabiziko filosofoetako bat Platon izan zen, "Ideien Teoria" proposatu zuena. Gero, arrazionalismoak eta enpirismoak kontzeptua landu zuten.