Idoia Mendia Cueva (Bilbo, 1965) Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia izan zen 2014tik 2021era eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariordea Iñigo Urkulluren gobernuan 2020ko irailaren 8tik. Aurretik VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2000 eta 2002 bitartean PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboan aritu zen. Barrika udaleko zinegotzia ere izan bada.
Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Amaitu eta gero Amsterdamgo Unibertsitatean International and European Relations masterra egin zuen (1991-1992). Geroago, Bizkaiko PSE-EE ko Batzorde Exekutiboan sartu zen, Enplegu eta Formazioko Idazkaritza eramaten.
2009ko maiatzaren 9an Herri Administrazio eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuen Patxi Lopez EAEko lehendakariak.