Idom

Idom
Datuak
Motanegozioa eta architectural firm (en) Itzuli
Jarduera sektoreakontsultoretza enpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1957
Sortzailea
webgune ofiziala

IDOM Bilbon sortutako ingeniaritza, arkitektura eta aholkularitza zerbitzu profesionalak jorratzen dituen nazioarteko enpresa da.[1] Negozio eremu nagusiak arkitektura eta eraikuntza, aholkularitza, energia, ingurumena, industria, nuklearra, telekomunikazioak, garraioa, hiri antolamendua eta ura dira. Egoitza nagusia Bilboko San Ignazio auzoko Gordailu Franko zaharberrituan du.

1957an jaio zenetik gaur egun arteko garapenaren ondoren jakintza-alor anitzeko taldea da, zeinean 3.000 lagun baino gehiagok lan egiten duen, 5 kontinentetan banatutako 17 herrialdetan kokatutako 34 bulegotan banatuta. 12.000 bezero baino gehiago izan ditu eta nazioarteko 30.000 proiektutan parte hartu du, 123 herrialdetan.[2]

IDOMeko kapitalaren %100a bere langileen artean banatuta dago.

Espainiako bulegoez gain, Idomek baditu bulegoak Bruselan (Belgika), Londresen, Derbyshiren, Kenten eta Cardiffen (Erresuma Batuan), Bucaresten (Errumania), Calgaryn (Kanadan), Casablancan (Maroko), Sao Paulon (Brasil), Mexiko Hirian (Mexiko), Lisboan (Portugal), Varsovian eta Wroclawen (Polonia), Tripolin (Libia) eta Medellinen (Kolonbia).

  1. «CECRA - Visita de la consultora vasca Idom: “Transformación de una ciudad: experiencia Bilbao”» www.cecra.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. IDOM. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne