Ifigenia

Ifigenia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakIfianasa
Familia
AitaAgamemnon eta Teseo
AmaKlitemnestra eta Helena Troiakoa
Anai-arrebakKrisotemis, Elektra, Orestes, Laodice (en) Itzuli eta Ifianasa

Ifigenia[1] (antzinako grezieraz: Ίφιγένεια, Iphigeneia), Greziako mitologiaren arabera, Agamenon eta Klitemnestraren alaba. Artemisarengan sortutako haserrea baretzeko, kontrako haizeek ez baitzieten greziarrei Troiara abiatzen uzten, Kalkas aztiak Agamenonek bere alaba sakrifikatu behar zuela adierazi zuen. Elezaharrak ez datoz bat Ifigeniaren heriotzaz. Bertsioetako batean, Agamenonek jainkosaren nahia betetzea onartu zuen, baina Artemisak, errukiturik, orein bat ezarri zuen Ifigeniaren ordez. Euripidesek, Racinek eta Goethek erabili dute, besteak beste, Ifigeniaren gaia beren antzerki lanetan.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne