Ihes-gas

Automobil baten ihes-gasa

Ihes-gasa[1] makina termikoen (eztanda-motor, gas-turbina eta abarren) errekuntza-ganberan sortzen den gas-nahastea da, ihes-hoditik kanporatzen dena.[2]

Askotan, errekuntza-gasa energia-instalazioetan sortutako errekuntzaren ihes-gasari dagokio. Haren konposizioa erreta dagoenaren araberakoa izaten da, baina, oro har, errekuntza-airearen ondoriozko nitrogenoa (bi heren baino gehiago, normalean), karbono dioxidoaren (CO2), ur-lurruna eta oxigeno gehiegizkoa (errekuntza-airearen ondoriozkoa hori ere) izaten da. Gainera, kutsatzaile kopuru txiki bat du, hala nola kedar-partikulak, karbono monoxidoa, nitrogeno oxidoak eta sufre oxidoak.[3]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  3. Fossil fuel combustion flue gases Milton R. Beychok, Encyclopedia of Earth, 2012.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne