Ikaskuntza aktibo

Ikaskuntza aktiboan ikaslea da protagonista nagusia. Irakasleak laguntzaile, bideratzaile, sustatzaile rolak hartzen ditu.
Ikaskuntza aktiboan ikasleak ikasgelatik irteteko aukerak ere badituzte.

Ikaskuntza aktiboa ikasleak berak bere ikaskuntza-prozesua zuzendu eta aurrera eramatea bultzatzen duen metodologia da, ikasleari bilaketa eta ikerketa eskatzen dizkioten ebazkizunak planteatuz. Adolphe Ferrière izan zen ikaskuntza aktiboa proposatu eta aldeztu zuen lehenetarikoa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne