Ilegorria, kaskagorria edo bilogorria ile kolore laranja edo gorrixka duen pertsona da. Ile gorria, munduko toki askotan agertzen den ezaugarri fisiko bat da. Giza populazioaren %1 edo %2an ikus dezakegu, eta maiztasun handiagoarekin (%2 - %6) Europako iparraldeko edo ipar-mendebaldeko jatorria duten pertsonen artean.
Feomelano pigmentu gorrixkaren maila altuak eta eumelanina pigmentatuaren maila nahiko baxuak ditu ezaugarri, eta azal zuri argiarekin, begi kolore argiekin, gorputzeko zein aurpegiko oreztekin eta argi ultramoreekiko sentikortasunarekin[1] lotzen da. Ile gorriarekiko erreakzio kulturalak mespretxutik[2] mirespenera aldatu dira urteetan zehar. Ilegorri terminoa, dakigunez, 1510etik erabiltzen da. Kontuan izan behar da, halaber, ilegorri zenbait hizkeratan ile horiko pertsonei esaten zaiela, hots, horailei.