Ilunabar Aldea (1959ko telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rod Serling |
Izenburua | The Twilight Zone |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 156 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | Krepuskulu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasy television series (en) , zientzia-fikzioa, telesail antologikoa eta beldurrezko telesaila |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Buck Houghton (en) |
Ekoizle eragilea | Rod Serling |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernard Herrmann Jerrald Goldsmith Leonard Rosenman Franz Waxman (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 1959ko urriaren 2a |
Amaiera-data | 1964ko ekainaren 19a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
cbs.com… | |
Ilunabar Aldea[1] (ingelesez: The Twilight Zone) AEBtako zientzia-fikzio, fantasia eta suspensezko telesail bat da. 1959ko urriaren 2tik 1964ko ekainaren 19ra CBS katean aireratu zen. Denera 156 atal izan zituen eta 5 denboraldiz aireratu zen.
Telesaila estreinatu zen garaian berehalako eta sekulako arrakasta izan zuen eta ikusle andana bildu ohi zuen telebistaren inguruan. Arrakasta honi esker jatorrizko zuri-beltzeko telesaila klasiko honetaz gain, gerora telesailaren bertsio modernizatu berriak aireratu izan dira, bakoitza aireratua izan zen garaiko gizarteari egokitua, Ilunabar Aldea (1985eko telesaila) eta Ilunabar Aldea (2002eko telesaila), bai eta zinemarako Twilight Zone: The Movie (1983) filma eta telebistarako Twilight Zone: Rod Serling's Lost Classics (1994) telefilma ere.
Sarrerako eta amaierako musikaren doinu edo gitarra riffa telesailaren ikur bilakatu zen, hura entzutearekin bakarrik jendeak telesail honekin lotzen baitu, ondorioz telesaila honetan nahiz hurrengo bertsioetan erabilia izan da.
Euskal Herrian bai ETB1ean euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz aireratu izan da.