Imbriar Goiztiarra

Mare Imbrium ilargi-itsasoa, Garai Imbriarrari hasiera eman zion haren sorrerak.

Ilargiaren denbora lerro geologikoan, Imbriar Goiztiarra garai geologiko bat bezala ageri da, duela 3850 milioi urte hasi eta duela 3800 milioi urte arte iraun zuena, hau da, Periodo Nektariarra amaitu eta Imbriar Berantiarra hasi bitarteko denboraldia hartzen du bere baitan. Garai hau amaitu zenean amaitu zen Bonbardaketa Berantiar Handia eguzki-sistemaren barnealdean.

Garai geologiko honetan zehar jazo zen gertakaririk esanguratsuena Mare Imbrium (Euriaren itsasoa euskaraz) ilargi-itsasoaren eraketa izan zen, izan ere, gertakari horrengandik jaso du periodo geologikoak bere izena. Aipatutako itsasoa periodo honen hasieran sortu zen. Ilargiaren alde ikusgaiko itsaso nagusiak ere denbora-tarte geologiko honetan zehar sortu ziren, hala nola, Mare Crisium, Mare Tranquillitatis, Mare Serenitatis, Mare Fecunditatis eta Oceanus Procellarum. Arro horiek guztiak basaltoz estali ziren Imbriar Berantiarrean, mintzatzen ari garen periodoa bukatu ondoren.

Imbriar Goiztiarra periodo geologiko bat da, Periodo Imbriarra osatzen dutenetako bat hain zuzen, bestea Imbriar Berantiarra da, azpiko denbora lerroan ikusi daitekeen bezala. Imbriar Goiztiarrak berrogeita hamar milioi urte inguru baino ez zituen iraun, hori dela eta, egun ofizialki onartutako Ilargiaren denbora lerro geologikoak bereizten duen denbora-tarterik laburrena da.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne