Imbros | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 672 m |
Mota | uharte, erakargarri turistiko eta Polis |
Luzera | 29,5 km |
Zabalera | 13 km |
Azalera | 279 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 40°09′45″N 25°49′44″E / 40.1626°N 25.8289°E |
UTC ordua | UTC+03:00 |
Honen parte da | Thracian Sporades (en) ![]() |
Kokapena | Egeo |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Çanakkale probintzia |
Turkiako barrutia | Gökçeada district |
Ur-gorputza | Egeo Saros |
Imbros edo İmroz, ofizialki 1970eko uztailaren 29tik aurrera: Gökçeada[1] (grezieraz: Ίμβρος, Imvros) Turkiako uharterik handiena da, Egeoko ipar-ekialdean eta Çanakkale probintzian dagoena.
91 kilometroko zirkunferentzia du, menditsua (mendirik altuenak- Ayon Ilias- 562 metroko altuera du) eta basotsua da, haran emankorrekin eta Gökçeada çayı (antzina Ilissos bezala ezagutzen zena) ibai batekin. 2012an 8.288 biztanle zituen eta azalera 280 km²-koa da. Imbrosek sismoetarako joera du. Azkena (6,3 magnitudekoa) 2014ko maiatzaren 24an gertatu zen. Uhartean ehun bat lagun zauritu ziren.