In Utero | |
---|---|
![]() | |
Nirvana taldearen estudioko albuma | |
Argitaratze data | 1993ko irailaren 21 |
Grabazioa | 1993ko otsailean |
Iraupena | 41:11 |
Diskoetxea | DGC Records - Sub Pop |
Ekoizpena | Steve Albini |
In Utero 1993ko irailean kaleratutako Nirvana grunge musika taldearen hirugarren eta azken estudio albuma da.
Nevermind bigarren diskoaren ondoren, taldeak sustraietara itzuli nahi zuen soinu zikinagoaren bidez. Kurt Cobainek bazekien Nirvanak punk eta indie zaleak galdu ahalko zituela lortutako arrakasta itzela zela eta. Horretarako, Steve Albini hartu zuten ekoizle, errespetu handiko "grabaketa-injeniaria". Azkenean, diskoa esperimentalagoa, punkagoa, eta zikinagoa izan arren, taldeak arrakasta komertziala ere erdietsi zuen, "Heart-Shaped Box", "Rape Me", edo "All Apologies" gisako kanteei esker.