In silico

In silico «ordenagailuz edo ordenagailu-simulazio bidez» egina esan nahi duen esamoldea da. Esaldia latinezko in vivo eta in vitro esaldietatik sortua da, zeinak biologian erabili ohi diren, gehienetan sistemen biologiako gaietan, eta izaki bizidunekin edo izaki bizidunetatik kanpo egindako esperimentuei egiten die erreferentzia, hurrenez hurren. Uste denaren kontra, in silico latinez ez du ezer esan nahi. baina, in siliziumekin duen erlazioa dela eta, «silizioan» gisa itzultzen da; hau da, ordenagailuan informazioa gordetzeko aukera ematen duen erdieroaleak egiten diren materialari egiten dio erreferentzia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne