In the Valley of Elah (euskaraz Elahren Haranean) 2007ko Paul Haggis kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama film bat da. Tommy Lee Jones, Charlize Theron, James Franco, Jonathan Tucker, Frances Fisher, Josh Brolin eta Susan Sarandon aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua Biblian agertzen den Elah Haranean oinarritua dago, alegia, Dabid eta Goliath elkar borrokatu ziren harana.
2007ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Tommy Lee Jones), bestalde, Veneziako Zinemaldian estreinatu eta SIGNIS Saria irabazi zuen..