Inariera | |
---|---|
anarâškielâ | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Finlandia |
Hiztunak | ~300 |
Ofizialtasuna | Inari udalerrian |
Eskualdea | Inari, Lappi |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugrofinlandiar hizkuntzak Fino-permiar hizkuntzak Fino-volgaitar hizkuntzak hizkuntza fino-samiak samiera Eastern Sami (en) ![]() | |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, akusatiboa, lokatiboa, ilatiboa, komitatiboa, abesiboa, esiboa eta partitiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | smn |
ISO 639-3 | smn |
Ethnologue | smn |
Glottolog | inar1241 |
Wikipedia | smn |
Linguasphere | 41-AAB-bb |
UNESCO | 359 |
IETF | smn |
Endangered Languages Project | 3431 |
Inariera edo Inariko samiera (Anarâškielâ) Finlandiako Inari udalerri eta inguruetan hitz egiten den sami hizkuntza bat da. 250 bat inaritar hiztun ditu 2005. urtean egin zen azterketaren arabera, baina hiztun hauek, gehienetan, finlandiera edo iparraldeko samiera dakitenez, egunerokoan ez dute komunikatzeko ia erabiltzen [1]. Hizkuntza hau, elur-orein zaintzan ibiltzen diren samitar gutxi batzuk baino ez dute erabiltzen eta ez denez ofiziala eta araugilerik ez duenez, galtzeko arrisku bizian dago UNESCOren Liburu Gorriaren arabera [2]. Ez da eskoletan ikasten eta umeei ez zaie irakasten; nahiz eta, literatura tradizio apur bat duen (hala nola, 1906. urtean Biblia itzuli zen), iparraldeko samierarekin duen antzekotasunak kalte egin dio. Hiztun gehien dituen eta ofiziala den samiera bakarra denez, gainontzeko familia honetako hizkuntzek gainbehera sakona jasan dute azkenaldian, hain artean inarierak. Hala ere, Finlandian nahiko ezaguna den Amoc raperoak, inarieraz abesten du, azkeneko hats dotorea eman nahi baitio hizkuntzari [3].