Indar magnetoeragilea, zenbait liburu zaharretan magnetomotantzia (ingelesez: magnetomotance) ere deitua, kopuru bat da zirkuitu magnetiko baten fluxu magnetikoa kalkulatzeko ekuazioan agertzen dena, batzuetan Hopkinsonen legea deritzon ekuazioan hain zuzen. Substantzia edo fenomeno batzuen propietate bat da eremu magnetikoa handiagotu egiten duena.
non Φ fluxu magnetikoa eta zirkuituaren erreluktantzia diren. Ikus daitekeenez, indar magnetoeragileak tentsioak edo indar elektroeragileak Ohmen legean duten antzeko jokabidea du. Izan ere, indar magnetoeragileak zirkuitu magnetiko batean fluxu magnetikoa eragiten baitu:[1]