Indarrezko esterilizazioa, derrigorrezko edo behartutako esterilizazioa izenez ere ezaguna, gobernuen aginpean jorratzen de programa bat da, pertsona talde zehatz bat esterilizatzeko. Derrigorrezko esterilizazioak pertsona bati ugaltzeko ahalmena kentzen dio, normalean prozedura kirurgikoen bidez. Hainbat herrialdek esterilizazio programak ezarri zituzten XX. mendean [1] Munduko herrialde gehienetan horrelako programak legez kanpokotzat hartu badira ere, derrigorrezko edo behartutako esterilizazio kasuek jarraitzen dute.
Derrigorrezko esterilizazioaren arrazoiak hainbat izan dira, besteak beste, eugenesia, populazioaren kontrola, genero diskriminazioa, GIBaren hedapena mugatzea, intersex pertsonen "genero-normalizaziorak" ebakuntzak eta genozidio etnikoa izan dira. Zenbait herrialdetan, pertsona transgeneroek esterilizazioa egin behar dute beren generoaren lege-aitorpena lortu baino lehen, tortura eta beste tratu edo zigor anker edo umiliatzaileei buruzko Nazio Batuen errelatore bereziak Yogyakartako Printzipioen urraketa gisa deskribatu zuen.[2]