Indiar astronomiak historia luze bat dauka bere atzean, garai prehistorikotik gaur egunerarte datorrena. Indiar astronomiaren lehen aztarnak Indoko aranean edota lehenagoko garaian kokatu daitezke. Beranduago astronomia Vedangaren disziplina bezala garatu zen, 1500. K.a. edota geroago. Ezagutzen den idatzirik zaharrena “Vedanga Jyotisha” da, 1400-1200 K.a.tikoa.[1]