Industri Institutu Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Legezko forma | ente pubblico economico |
Historia | |
Sorrera | 1941 |
Desagerpena | 1995 |
webgune ofiziala |
Industri Institutu Nazionala[1] (INI; gaztelaniaz: Instituto Nacional de Industria) Espainiako erakunde publiko bat izan zen, Espainian industriaren garapena sustatzeko euskarri instituzional gisa sortua. 1941 eta 1980 artean Espainiako enpresa talderik handiena eta garrantzitsuena izan zen. INI 1995ean desagertu zen eta bere funtzioak Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateak (SEPI) hartu zituen bere gain.
Bere existentzian zehar, INIren ekimenez enpresa handiak ezarri zituzten: SEAT, ENDESA, ENSIDESA eta bereziki burdina, altzairua eta aluminioa eta industria petrokimikoa ekoizten zituzten beste asko.