Ined | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XVII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. XVII. mendea ( urte) | ||
Leinua | Egiptoko XIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Mersekhemra Ined, Mersekhemra Neferhotep edo Ined, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1651tik K.a. 1648 arte gobernatu zuena, Kraussen arabera.
Bere izena, Mersekhemra Ined, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzia dago, VII.6 erregistroan, hiru urteko erregealdia izan zuela adieraziz.
Ined hitza, bere izenaren ondoan agertzen dena Errege Kanonean, epiteto bat edo ezizen bat izango litzateke, "pobrea" esan nahi duena.
Errege honi eman ahal zaizkion objektuak, Goi Egiptotik datoz, eta XIII. dinastiako azken erregeek, soilik Tebasetik gertuko eskualdeetan gobernatzen zutela dioen teoria berresten dute.
Mersekhemraren garai inguruan, ohi hiksoak bezala identifikatzen diren erregeek, Behe Egipton nagusi zirenak, Menfis konkistatuko zuten zuzenean kontrolatuz, eta zergaordaintzaile bihurtu zuten ia Egipto osoa, honela, Egiptoko XV. dinastia abiaraziz.