Inetd (InterNET services Daemon) Unix sistema eragiletan dagoen demonioa (programa egoiliarra) da. Sare eskariak jasotzen dituen demonio espezializatu bat da.
Unix-en, sare zerbitzua bakoitza, dagokion demonioak hornitzen du. Horrela, TELNET, FTP, SMTP, bezalako zerbitzu bakoitzak demonio bat du. Hala ere, baliabideen kontsumoa dela eta, programa hauek ez daude martxan etengabean, Unix makina batek eskaini ditzakeen sare zerbitzuak asko baitira. Etengabean egikaritzen da, sare eskariei erantzuna emateko.