Infekzio nosokomial | |
---|---|
![]() Ebakuntzak infekzio nosokomial askoren sorreran egon daitezke. | |
Deskribapena | |
Mota | healthcare-associated infection (en) ![]() eragin desiragaitza |
Espezialitatea | infektologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | Y95 |
MeSH | D003428 |
Infekzio nosokomiala (grezieratik νοσοκομείον, nosokomeio, "ospitalea") osasun-eremu batean (klinikan, ospitalean...) harturiko infekzioa da. MOEak dioenez inkubazio epean zeuden infekzioak ez dira kategoria horretan sartzen, klinika edo ospitaleko egonaldian harrapatutakoak baizik. Halaber, osasun langileek haien lantokietan hartzen dituztenak infekzio nosokomialtzat ere jo daitezke.
Infekzio nosokomiala ospitaletako arazo garrantzitsuenetariko bat da. Herrialde garatuetan, ospitaletan sartzen diren gaixoen %5-%10raren artean infekzioa harrapatzen dute haien egonaldian. Estatu Batuetan, esaterako, 2 milioi inguru infekzio nosokomial gertatzen dira urtero[1], eta Italian 500.000-600.000[2].
Klinika eta ospitaleetan infekzioak harrapatzeko joera areagotu egiten da, bertan biltzen baitira hainbat arrisku-faktore:
Infekzio hauek ekiditeko garrantzi handikoa da tresneria eta ingurugiroaren esterilizazioa ospitaleetan. Ebakuntzak, esaterako, ingurugiro esteril batean (ebakuntza-gela) burutu behar dira, tresneria osoa ere esterila izanik.