Inferentzia bayestarra inferentzia estatistiko mota bat da, non ebidentzia edo behaketak erabiltzen diren hipotesi bat egia izateko probabilitatea eguneratzeko edo ondorioztatzeko. «Bayestar» izena inferentzia prozesuan, Bayesen teorema maiz egiten den erabileratik dator. Bayesen teorema Thomas Bayes matematikariak egindako lanetatik atera da. Gaur egun, aplikazio-eremuetako bat erabakien teorian[1], ikusmen automatikoan[2] (pertzepzioaren simulazioa orokorrean[3]) eta ordenagailu bidezko patroien ezagutzan dago.