Informazio pertsonala, pertsonalki identifikagarria edo identifikazio informazio pertsonala (ingelesez Personally Identifiable Information, PII laburtua) informazioaren segurtasunean erabiltzen den kontzeptu bat da. Pertsona jakin bat identifikatzeko, harremanetan jartzeko edo aurkitzeko erabil daitekeen informazioaz ari da, edo beste informazio-iturri batzuekin batera erabil daitekeenaz[1].
Informazio pertsonalaren barruan datu pertsonalak daude.