Ingalaterrako futbol selekzio nazionala munduko zaharrenetarikoa eta herrialde hartako ordezkaria da. Wembleyko estadioan (London) jokatzen ditu etxeko partidak.
1872an lehenengo aldiz jokatu zuten, Eskoziaren aurka, nazioarteko lehendabiziko futbol partida izan zena. Futbolaren asmatzailetzat hartzen badira ere, emaitzak kontuan hartuta ez da puntako selekzioa. XX mendearen hasierako Joko olinpikoetan izan zituzten emaitza onak, hasierako lau ekitaldietatik hiru irabazita. Munduko Txapelketei dagokienez, etxean jokaturikoa bakarrik irabazi zuten eta beste ekitaldietan ez dira ezta finalera ere iritsi.
1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galdutakoan, Gary Linekerrek esaldi ospetsu hau esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minutuan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du.