![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2000 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa |
Kokapena | |
Jabea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Udako Euskal Unibertsitatea |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
inguma.eus |
Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da. Datu-baseak euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. Argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu.[1]
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2000. urtean sortutako web-aplikazio honetan unibertsitate mailako jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea da bere helburua. Nahiz eta 40.000 dokumentu baino gehiago dauzkan oraindik ez du helburu hori bete osotasunean.[2]