Egoera fisikoen, kimikoen, biolikoen, sozialen, kulturalen eta ekonomikoen multzo gisa nabaritzen dute ingurumena. Gizakien osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura konplexua da. Osasunean eragina duten arazo nagusiak, batetik, garapenik ezagatik edo urritasunagatik gertatzen dira, eta, bestetik, neurriz kanpoko garapenagatik eta baliabide naturalen kontsumo ez iraunkorragatik. Lehenak, txirotasunarekin eta garapenik ezarekin lotuta daude; bigarrenak garapen ez iraunkorrarekin.
Osasunean eragin zuzenagoa duten aldagaiak ingurumenean garraioak, energiak, industriak, nekazaritzak eta halako sektoreek dituzten ondorioei lotuta daude. Hori dela eta, osasuna garapen iraunkorreko osagai nagusi gisa planteatu da; izan ere, osasun politiken planifikazio eraginkorrak osasun sektorearen eta beste batzuen arteko koordinazioa eta lankidetza eskatzen du.
Azken urteetan ingurumen arazoak gehitu dira nabarmen, eta ondorioak lazgarriak dira bai gure osasunerako eta baita ekosistementzako ere. Euri azidoa, berotegi-efektua eta ozono-geruzaren zuloa dira arazo horien ondorioetako batzuk.