init Unix eta Unix-moduko sistemetan beste prozesu guztiak sortzen dituen programa da. Daemon moduan exekutatzen da eta normalean 1 prozesu identifikatzailea izaten du.
init-en funtzionalitatea nahiko aldatu da BSDren eta UNIX System Vren bertsioen artean, eta erabiltzaileak sistemaren eskuliburua begiratu beharko luke jakiteko zein bertsio duen sistemak.
Linux banaketa gehienetan erabiltzen den init sistema estandarra System Vren init-ekin konpatiblea da, baina banaketa batzuk, Slackware adibidez, BSD estiloko init sistema erabiltzen dute, eta beste batzuk aldiz, Gentoo banaketak adibidez, bere init sistema berezia du.