Inplikazioa (latinezko implicare) baieztapen bat da, inplizituki beste bat duena. Etimologiari dagokionez, bere esanahia 'ezkutu' hitzetik dator; izan ere, inplizituki duen baieztapena ez da ikusgarria nahiz eta bere barnean egon, horregatik ez dago bigarren enuntziatua komunikatzeko beharrik. Inplikazioaren kontrako terminoa azalpena (latinezko explicare) da, ezkutuan dagoen zerbait ikusgarri eta ulergarria bihurtzea esan nahi duena.
Logikan, inplikazioa inplikazio logikoa edo inplikazio materiala izenekin ere ezagutzen da eta hurrengo eran adierazten da:
B A-ren ondorio logiko bat da eta "A-k B inplikatzen du" irakurtzen da.