InterPlanetary File System (IPFS) edo planeten arteko fitxategi-sistema protokolo bat da, hipermedia eta fitxategiak partekatzeko peer-to-peer (P2P) edo pareen arteko sare bat, datuak fitxategi-sistema banatu batean gordetzeko eta partekatzeko. IPFS-k eduki-helbideratzea erabiltzen du IPFS ostalariak konektatzen dituen izen-espazio global batean fitxategi bakoitza modu esklusiboan identifikatzeko.
IPFSk, besteak beste, http eta https kokapenetan oinarritutako hipermedia-zerbitzariaren protokoloak ordezka ditzake World Wide Web banatzeko.[1]