Interferometria hainbat hargailu, teleskopio edo irrati-antenatatik datorren argia (edo beste uhin elektromagnetiko batzuk) konbinatzean datzan tekniken familia bat da, gainjartze-printzipioa aplikatuz bereizmen handiagoko irudia lortzeko.[1] Uhinen interferentzia fenomenoa aplikatzen duen neurketa metodo bat da. Gainera, desplazamendu-aldaketak aztertzeko argi-uhinak erabiltzen dituzten teknikak deskribatzeko erabiltzen da.