Intxaur-hauskailua (balleta) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1892 |
Izenburua | Щелкунчик |
Honen izena darama | nutcracker doll (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ballet-féerie (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Nutcracker (en) ![]() |
Libretista | Marius Petipa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Piotr Ilitx Txaikovski |
Koreografoa | Lev Ivanov Marius Petipa |
![]() ![]() |
Intxaur-hauskailua[1] bi zatiko ballet obra bat da, Ernst Theodor Amadeus Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta saguen erregea ipuinean oinarritua. Marius Petipak eginiko libretoa, 1890ean Txaikovskik konposatutako musika eta Lev Ivanovek sortutako koreografia baliatuta, ballet hau 1893ko abenduaren 15ean estreinatu zen, Mariinski antzokian, San Petersburgon (Errusia). Pertsonaia nagusiak honako hauek dira: Klara, Drosselmeyer (Klararen aitabitxia) eta Intxaur-hauskailua. Txaikovskik, geroago, bere balletean inspiratutako orkestra suite bat konposatuko zuen, batik bat bigarren zatiko mugimenduak hartuta.