Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua (Gasteiz)

Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°54′N 2°42′W / 42.9°N 2.7°W / 42.9; -2.7
Demografia
Biztanleria1.686 (2023)

Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua Arabako Gasteiz hiriburuko hego eta mendebaldeko nekazaritza kontzejuek osatutako elkarte bat dat. Eremua honako 23 kontzeju eta 3 auzok osatzen dute:

Gainera, horiei kontzejuetatik kanpo dauden 2 herrixka hauek ere batu behar zaizkie:

Herri hauetako batzuk antzinatik Gasteizko eskumenean zeuden, XIV. mendearen erdialdera Alfontso XI.a Gaztelakoak Gasteizi eman baizizkio, Amarita, Krispiña, Gamarra, Gamarragutxia, Gobeu, Miñao, Miñaogutxia eta Erretana kasu.

Gainontzeko herri edo kontzejuak XX. mendean Gasteizek bereganatu zituen arte independenteak izan ziren. Bereganatze edo batasun hori gauzatu aurretik honako udalerriak osatu zituzten: Mendoza (Mendoza eta Eztarroa); Oto (Otobarren, Otogoien eta Martioda) eta Foronda (Aztegieta, Foronda, Andetxa, Artatza Foronda, Arangiz, Mandoia, Mendiguren, Gereña, Lopida, Lermanda, Uribarri Dibiña eta Ihurre).

Eremu honetan daude Gasteiz-Foronda aireportua, Forondako kuartela eta Arabako Teknologia Parkea.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne