Iragazki elektroniko

Telebista seinale banatzailea, goi-paseko iragazki batez eta behe-paseko iragazki batez sortua.

Iragazki elektronikoa edo iragazki elektrikoa seinale elektrikoen osagaiak bereizteko erabiltzen den zirkuitu elektrikoa da. Iragazkiak orohar maiztasun jakin bateko seinaleak ezabatu edo areagotzen ditu, aldi berean seinalearen anplitude eta fasea ere alda ditzakeela. Iragazki mota ugari dago.

Iragazki elektronikoen ezaugarri nagusiak euren transferentzia-funtzioa eta maila dira. Iragazki baten transferentzia-funtzioak hartzen duen seinalearen eta itzultzen duenaren arteko aldea esaten digu. Iragazkiaren mailak berriz iragazki idealetik zein gertu gauden adierazten du, geroz eta maila handiagoa orduan eta zehatzagoa izango da iragazkia.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne