Irakurketaprozesu kognitibo konplexu bat da[1], zeinetan sinbolo edo grafemak dekodetzen diren eurengan dagoen esanahia eraiki asmoz. Prozesuan oinarrizko elementuak albo batera utzi eta euren esanahiaren analisiari jartzen zaio arreta.
Irakurketa hizkuntza bat ikasteko, komunikatzeko edo informazioa eta ideiak partekatzeko sistema da. Hizkuntza guztietan bezala interakzio konplexu bat dago testua eta irakurlearen artean, irakurleak berak duen aurreko ezagutza, esperientziak, jarrera eta hizkuntza komunitateak eragina. Irakurketa lortzeko praktika behar da eta denborarekin hobetzen den teknika.
Alor akademikoetan asko dira irakurketari lotuta landu beharreko alderdiak[2][3]. Ikastetxean hainbat jarduera[4] egiten dira ikasleak irakurle konpetenteak izan daitezen. Ikasleek askotariko testuak[5], erabilera-eremu askotarikoak ulertu eta interpreta behar izaten dituzte. Irakurketa azkarrak eta azalekoak egiten, —eskaneatzen eta informazio jakin bat bilatzen—, ikasi behar dute eta irakurketa sakonak[6] egiten ere ikasi behar dute.