Irizar (enpresa)

Irizar (enpresa)
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaEuskal Herria
Jarduera
Enplegatuak3.500
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
Historia
Sorrera1889
webgune ofiziala
LinkedIn: autobuses-coaches-buses Vimeo: irizar Flickr: irizar_coaches_and_buses Edit the value on Wikidata

Irizar sozietate kooperatiboa Goierri eskualdeko Ormaiztegi (Gipuzkoa) udalerrian egoitza duen enpresa multinazional bat da, autobusen karrozeriak egiten dituena, eta bere jarduera komertziala 71 herrialdetara hedatua duena. Espainian lider absolutua da, eta Europako sektorean bigarrena. 731 pertsonak osatua dago, eta 1889an sortu zen.

Ormaiztegin (Gipuzkoa) daude ere Irizar Taldearen Ikerketa eta Garapen Zentroan (Creatio). Irizar Taldea 3.500 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, eta urtean 700 milioi eurotik gorako fakturazioa du. Autokar eta autobusak ekoizteko bost lantegitan (Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrika) eta beste sei konpainiatan jarduten du, industriaren dibertsifikazio-politikaren ondorioz.

Irizar taldeak bidaiarien garraioan, elektromugikortasunan, energian, elektronikan, motor eta sorgailu elektrikoan eta konektibitatez jarduten du. Beraz, autopropultsio industrian kokatuko genuke. Bestalde, Irizar enpresak hainbat bezero ditu mundu osotik, zeren eta hainbat egoitza ditu herrialde ezberdinetan, garraioak ekoizten dituztenak, eta ondorioz, bere bezero taldea garraio enpresak izanik.

1998an, itunak sinatzeko estrategiaren haritik, Irizar Group sortu zen, kokagune hauetako jarduerak integratuz: IRIZAR TIANJIN (Txina 1995), IRIZAR MAGHREB (Maroko, 1997), IRIZAR BRASIL (1998), IRIZAR MEXIKO (1999), INTERNATIONAL HISPACOLD (Espainia 1997), IRIZAR TVS LTD (India 2001), MASATS S.A. (Espaina 2002) eta IRIZAR SOUTHERN AFRICA (Hegoafrika 2004) honek bederatzi proiektu suposatzen ditu 3.000 pertsona baino gehiagorekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne