Irkalla, baita Ir-Kalla edo Irkalia, sumerieraz "Hiri handia",[1] Mesopotamiar mitologian bertatik itzultzen ez den azpimundua da. Beste izenak ere jaso ditu, esaterako, Arali, Kigal, Gizal edo azpiko mundua. Irkalla jainko-jainkosa batzuen menpe dago: Ereshkigal eta bere ezkontide den Nergal, heriotzaren jainkoa.