Orri honetako zati batzuk ez daude euskaraz Beraz, itzulpena behar dute. |
Irlandako Konstituzioa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1937 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Irlandako gaelera eta ingelesa |
Irlandako Konstituzioa (Eskoziako gaeleraz: Bunreacht na hÉireann; ingelesez: Constitution of Ireland) Irlandako Errepublikako oinarrizko legedia da. Konstituzio honen iturria demokrazia liberalan dago.
Berez herrialde honetako bigarren konstituzioa da, 1922an onartutako Irlandako Estatu Askearen Konstituzioa ordezkatu baitzuen. Irlandako Konstituzioa 1937ko uztailaren 1ean erreferendum bidez onartu zen eta modu honetara bakarrik alda daiteke. Bi hizkuntzatan idatzia dago, irlanderaz eta ingelesez, edozein arazo edo gatazkari konponbidea emateko garaian teorian lehenbiziko bertsioak bigarrenaren gainetik legokeelarik, nahiz eta praktikan eta egunerokotasunean bigarren bertsioa erabiliena den.