Irlandako Armada Errepublikazalea (1917-1922)

Irlandako Armada Errepublikazalea (1917-1922)
Datuak
Motaerakunde militarra eta Paramilitarra
Agintea
LehendakariaMichael Collins, Richard Mulcahy eta Cathal Brugha
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1919
Desagerpena1922
Artikulu hau 1919-1921 bitarteko jatorrizko Irlandako Armada Errepublikarra edo IRA Zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlandako Armada Errepublikazalea».
IRA erakunde armatua eta Seán Hogan buruzagiaren Tipperaryko 3. Brigada Mugikorreko kideak.

Irlandako Armada Errepublikazalea edo IRA Zaharra (ingelesez: Irish Republican Army; irlanderaz: Óglaigh na hÉireann) 1917-1922 bitartean Anglo-Irlandar Gerran zehar Britainiar Inperioaren aurka borrokatu zen irlandar erakunde armatua izan zen. Sarritan eta gaur egun, jatorrizko IRA erakunde armatu honen ondorengoak eta izen berbera daramatzaten erakunde armatuetatik ezberdintzeko asmoz Old IRA (IRA Zaharra) deitu ohi zaio. Ondorengo erakunde armatu guzti hauek euren buruak jatorrizko IRA honen ondorengoak direla aldarrikatu ohi dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne