Irlandako Batasuna (ingelesez United Ireland eta irlanderaz Aontaithe na hÉireann) Irlanda uharte osoan zehar hedatuko litzatekeen estaturen ideia izendatzeko erabili ohi den izendapena da.[1][2] Irlandako uhartea usadio legez hogeitamabi konderrietan banaturik dago, guzti hauek subiranoak diren bi estatu independienteen lurraldeetan kokatzen dira: Irlandako Errepublikan hogeitasei konderri eta Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuan sei konderri daudelarik.