Irlandar whiski | |
---|---|
whisky | |
![]() |
Irlandar whiski (ingelesez: Irish whiskey; irlanderaz: Fuisce edo uisce beatha) garagarra erabiliz egindako whiskia da, eta destilazio hirukoitza du ezaugarri, leun eta delikatua egiten duena.[1]
Irlandar whiskiaren izena gaeleraz uisce beatha da, itzulita "bizi-ura" esan nahi duena, eta gaur egungo izena "whiskey" da. Irlandar whiskiaren kontsumoa ekoizpen-herrialdearen barruan egiten da gehienbat, eta %25a soilik esportatzen da, nahiz eta azken urteotan nabarmen handitu diren esportazio horiek.